DONOSTIA HIRIA NAZIOARTEKO XLI. XAKE TXAPELKETA IREKIA.

(2018ko martxoaren 24tik 31ra jokatua, Donostian).

 

 

 

LELYS STANLEY MARTINEZ DUANYK IRABAZI ZUEN, HASIERA INDARTSUARI ESKER



   Oso txapelketa hasiera indartsua egin zuen Lelys Stanley Martinez Duany kubatarrak (7 partidatan 6’5 puntu). Horretan oinarritu zuen bere garaipena torneoan. Azkeneko bi partidetan Christof Sielecki alemaniarrarekin eta Salvador Del Rio argentinarrarekin berdindu zuen, hori aski izanik berarentzat.

   Christof Sielecky alemaniarra bigarren geratu zen, liderrarekin puntuz berdinduta: 7’5. Hirugarren Jesus Maria Iruzubieta Villaluenga geratu zen. Sestao taldeko jokalaria torneo nahiko ona egin zuen eta 7 puntuz podiumean bukatu zuen.

   Euskal Herrian federatuta dauden jokalariei dagokienez, Salvador Del Rio (bosgarren), Elvis Hernandez Sanchez (seigarren), Fabian Dario Pena Duarte (hamargarren), Alejandro Franco Alonso (hamabigarren), Patxi Moreno Estebanez (hamahirugarren) eta Javier Cinza Lopez (hamalaugarren) ongien sailkatu zirenak izan ziren.

image001.jpg
Lelys Stanley Martinez Duany kubatarra, 1985. urtean jaiotakoa.

                XLI. Torneoari buruzko informazioa: “http://chess-results.com/tnr323404.aspx?lan=10&art=1&rd=9” webgunea.

 

                2018-03-31.

 

                Iturria: Internet.